XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erosketa, oinarrizko beharrizanak betetzetik harago doa desioen asetzeari bide ematen dio.

Publizitateak gizakiaren desioa areagotzen du, baina ez dio inoiz uzten aski asetzen, berriro kontsuma dezan.

B) Giza harremanen mogimendua. Lantegiaren funtzio sozialaren garrantzia azpimarratzen da, lan egiten dutenen beharrak ulertzearen zentzuan, behintzat LAZ-aren exigentzia eta antolakuntz eta teknika-beharrizanekin batera.

Australian 1880an jaioa eta EEBBko Harvard-en irakasle izan zen Elton Mayo-k idatzi zituen.

Hawthorneko lantegian langileek produkzio-sistemari jartzen dizkioten borondatezko oztopoak ikertu zituen eta langileen artean erregela batzu zeudela taldeetan, frogatu zuen: - Ezin duzu lan gehiegi egin, bestela marka-hauslea izango zara.

- Ezin duzu lan gutxiegi egin, bestela planta-egilea izango zara.

- Ezin diezu goikoei lankide bati kalte egin diezaiokeen ezer esan.

Egiten baduzu, salataria izango zara.

- Ez duzu saiatu behar distantzia soziala gordetzen edo era artifiziosoan jokatzen.

Mayo-k honela bukatzen du: 1. Langileak, pertsona bezala onartua izateko beharra du eta bera dagoen talde edo elkartearen ihardueran bere ekarpenaren ezagutza ere nabaritu beharra du.

Beraz, bere motibazioa ez da soilki ekonomikoa.

2. Langilea, gizabanako bezala egoki dakioke LAZ-aren arrazionaltasunari, baina lantegian talde askotako partaide da, nahiz formalak, nahiz informalak, eta hain zuzen azken hauetatik ateratzen ditu LAZ-aren aurkakoak ere diren jarrerak.

3. Lana talde-iharduera da. Helduaren bizitza soziala, lan-iharduerak moldatzen du funtsean.

Lantegiz kanpoko aldaketa sozialek lan-harremanetan eragiten dute.

4. Kexu bat, gizabanako batek bere statusaz duen kezkaren agerbidea da.

5. Taldeetako kolaborazioa planifikatu eta garatu egin behar da, ez da ustekabean gertatzen eta.

Taldearen kolaborazioa lortzen bada, lantegi bateko lan-harremanak kohesio lokarri bihur daitezke gizartean.

Beraz Mayo-rekin, LAZ-ak erantzun argirik gabe uzten zituen arazoei aurre egiteko orientabide soziologikoa ematera dator; absentismoak, pertsonalaren harremanak, errendimendu baxua, pertsonalaren kexuak... nekea eta monotoniaren arteko bereizketa, lan eraginkor baterako oreka-egoeraren beharra azpimarratzea....

Eliteei buruzko teorian, Mayo eta Paretoren artean adostasuna dago.

Ondorioak gizartearen ikuspegi kontserbadorea ematen digu.

Mules-entzat giza harremanen helbururik funtsezkoena zera da: partaideek, esfortzu orokorraren zati beharrezko eta garrantzitsu bezala senti dezatela beren burua.

Hau lanindar kooperatzaile eta otzana lorteko bide bat da.

Partehartzeak, boterearekiko erresistentzia suntsitzea dakar.